Historia

Azkoitiko Triatloi Taldea pixkanaka joan zen sortzen. Hasiera batean hiru kirolak tartekatzea gustoko zuten triatletek beren kasaka entrenatzen zuten eta pixkanaka guztiak elkar ezagutzen joan ziren 1992. urtean taldea sortu genuenarte. Urola Bailarako igerilari, txirrindulari eta korrikalariak biltzeko asmoz sortu genuen taldea eta Gipuzkoa mailan triatloian murgiltzen lehenetariko taldea izan ginen.


Azkoitiko herriko lehenengo triatloilaria Jexux Etxeberria izan genuen.

 San Juan de Luz-eko triatloia.
  
1992. urtean Gernikako Duatloia amaitu ondoren ateratako argazkia.

Goian: Moises Badiola, Jexux Etxeberria, Bittor Larrañaga eta Imanol Aleson
Behean: Alberto Alberdi (Azpeitiarra), Jaxinto, Imanol Etxeberria eta Patxi Arregi

1994. urtean Onatiko Duatloia amaitu ondoren ateratako argazkia.

Taldeko triatleta kopurua asko haunditu zen bi urtetan eta 9 Azkoitiar, 3 Zumaitar, 2  Azpeitiar, Itziartar 1 eta Pasaitar 1ek osatzen zuten taldea.

1995. urtean Zumaia-Azkoitia Triatloia antolatzen asi ginen eta Jexux Etxeberriari omenaldi txiki bat egin genion herriko lehenengo triatleta izanagaitik.

 

1996. urtean Donostiko Triatloia hasi aurretik ateratako argazkia. Argazkian 8 zumaiar, 6 azpettiar eta3 azkottiar  ageri dira eta 6 azkottiar, pasaiar 1 eta zumarratar 1 falta dira.

Zumaia-Azkoitia Triatloia 5 urtez jarraian ospatu ostean 2000.urtean Azkoitiko Duatloia  antolatzeari ekin genion eta gaur egun ere jarraitzen dugu.

2011. urtean gazteak indarrez beteta eta ilusio osoz sartu giñen eta taldea teknologi berrietan murgildu genuen taldeko webgunea (www.azkoitri.eus), Facebook-a (www.facebook.com/AzkoitikoTriatloiTaldea) eta harremanetarako helbide elektronikoa (azkoitikott@gmail.com) sortuz. 

2017
Taldearen 25. urteurrena dela eta, orain dela 25 urte Gasento Oñederrak diseinatutako logoa modernizatzea erabaki zen, betiere jatorriko logoaren esentzia mantenduz.  Logoaren diseinu berria, Patxi Juaristi azpeitiarrak eginikoa da.
Azpeitiko 2noisy Estudioetan, taldeko abestiaren grabaketa egin zen Iban Amenabar taldekidearen gidaritzapean. 


Urtero bezala, Abenduko azken bigarren ostiralean Azkoitiko Udaletxeak herriko kirolari onenaren sari banaketa ospatu zen. Taldeak 2017an 25 urte bete ditu eta Kultura Sailak aipamen berezi bat egin zigun. Taldeko arduraduna urbildu zen aipamena jasotzera.


2021ean taldeko Instagrameko kontua sortu genuen.

2022ean 30 urte bete genituen eta Azkoitiko Udalak San Joan sua pizteko aukera eman zigun. Informazio +


Urteko federatu kopurua:
2011. urtean 11 federatu
2012. urtean 21 federatu
2013. urtean 31 federatu
2014. urtean 32 federatu
2015. urtean 36 federatu
2016. urtean 34 federatu
2017. urtean 35 federatu
2018. urtean 22 federatu
2019. urtean 29 federatu
2020. urtean 23 federatu
2021. urtean 25 federatu
2022. urtean 38 federatu
2023. urtean 33 federatu (ekainerarte)


Lehendakaria: Aitor Beneitez "Tertzio" 
Bokala: Joseba Exposito "Expo"
Idazkaria: Aitor Beneitez "Tertzio"
Komunikazioa: 
Aitor Beneitez "Tertzio"
Duatloia: Haritz Arrizabalaga "Ebro"
Lizentziak: Vanessa Cerrajero
Arropak: Vanessa Cerrajero
Sare Sozialak:
    Instagram: Aitor Beneitez "Tertzio" eta Andoni Parra
    Facebook: Aitor Beneitez "Tertzio"
    Web: Aitor Beneitez "Tertzio"