sábado, 23 de diciembre de 2023

Gipuzkoako Txapelketa eta Azkoitiko kirolari onenaren hautaketa

 Atzo banatu ziren Gipuzkoako Txapelketetako eta Azkoitiko Kirolari Onenaren sariak. Gipuzkoan, 8 taldekide izan ziren sarituak eta Azkoitiko kirolari onena izateko hautagaitzan, Jose Antonio Circujano. 

Duatloi sprinta
2º Haritz Iturzaeta (Juniorra)

Duatloi estandarra
3º Aitor Sotil (Absolutoa)
1º  Haritz Iturzaeta (Juniorra)
1º Ander Larrañaga (23 urte azpitik)
2º Inhar Subinas (23 urte azpitik)
2º Aitor Sotil (Beterano 1)
1º Jose Antonio Circujano (Beterano 2)

Triatloi sprinta
3º Jose Antonio Circujano (Beterano 2)

Triatloi olinpikoa
3º Maialen Azpiazu (Absolutoa)
1º Haritz Iturzaeta (Juniorra)
1º Aitot Sotil (Beterano 1)
2º Jose Antonio Circujano (Beterano 2)
3º Vanessa Cerrajero (Beterano 1)

Distantzia erdiko triatloia
3º Naiara Perez (Absolutoa)

Argazkia: Azkoitiko Udala
Hauek dira Joxeren 2023ko emaitzak:

DUATLOIA
2º Azkoitia / Distantzia estandarreko duatloia (10 – 40 -5 km) 2h 12’ ­˃ GIPUZKOAKO TXAPELDUN

TRIATLOIA
Euskal Triatloi Zirkuituko TXAPELDUNA
1º Legutio / Distantzia olinpikoko triatloia (1,5 - 40 - 10 km) 2h 36’
2º Mutriku / Distantzia sprinteko triatloia (0,75 -2 - 5 km) 1h 18’ ­˃ GIPUZKOAKO AZPITXAPELDUN
2º Donostia / Distantzia olinpikoko triatloia (1,5 - 40 - 10 km) 2h 16’ ­˃ EUSKADIKO AZPITXAPELDUN
2º Getxo / Distantzia olinpikoko triatloia (1,5 - 40 - 10 km) 2h 13’ ­˃ EUSKADIKO ETA GIPUZKOAKO AZPITXAPELDUN
3º Zarautz / Distantzia erdiko triatloia (2.9 - 80 - 20 km) 4h 38’
3º Zumaia / Distantzia sprinteko triatloia (0,75 -2 - 5 km) 1h 07’
4º Lekeitio / Distantzia sprinteko triatloia (0,75 -2 - 5 km) 1h 10’


miércoles, 27 de septiembre de 2023

Azkoitri Triatloi Kluba aniztasunaren lagun


Marea Urdinakek 🌊 , Azkoitiko Duatloian 🚴🏃 ♿ inklusioaren alde egiten dugun lana eskertu digu! Eskerrik asko eta aupa zuek!🎉

📃 Ziurtagiria jasotzen, @urangaarrizabalaga eta @tertzio izan ditugu. Azkoitiko Duatloiko koordinatzaile nagusia eta taldeko lehendakaria, hurrenez hurren.


miércoles, 20 de septiembre de 2023

Zumaiako Triatloia 2023

 

Joan den larunbatean ospatu zen Zumaiako lagunek antolatutako Zumaiako Triatloia. urtero legez distantzia sprintean lehiatu zen (750m - 20km - 5km) eta eguraldia lagun, giro paregabea izan zuten gure triatletek, gipuzkoako kostaldean. Emakumeetan, Vanessa Cerrajero izan genuan lehian. Gizonezkoetan berriz, Jose Antonio Circujano, Iñaki Elola, Aitor Beneitez, Harkaitz Elorza eta Haritz Uranga.

Sailkapenak

Argazki gehiago






 

martes, 12 de septiembre de 2023

Sestaoko Triatloia

 Joan den larunbatean, Vanessa Cerrajero Sestaoko triatloi sprintean (0,75-20-5km) izan zen. Hogeitabostgarren postuan amaitu zuen sailkapen orokorrean eta bostgarren izan zen beterano 1 mailan.

Sailkapena

Larunbat arratsalde  honetan, Zumaiako triatloian izango ditugu lehian taldeko hainbat kide.




miércoles, 19 de julio de 2023

Pipo, Gasteizko IRONMANean

 Joan den igandean, Jon Albizuri Gasteizko distantzia luzeko triatloian izan zen. 3,8 kilometro egin behar izan zituen Ullibarri Gamboako urtegian, ondoren urtegia eta Gasteiz arteko bi birako zirkuitu baten 180 kilometro bizikletan eta azkenik Gasteizko kaleetan zehar 42 kilometro korrika.

Bere adin mailan (40-44 urte) laugarren izan zen eta sailkapen orokorrean 13garren, helmugaratutako 1.200 parte hartzailetatik.

Zorionak Pipo!

Sailkapenak



jueves, 13 de julio de 2023

Frankfurt, Sallent de Gallego eta Legutio

 Joan den Uztailaren 1 eta 2an Frankfurt (Alemania) eta Sallent de Gallego (Aragoi) izan ginen lehian. Joseba Exposito eta Julen Azkue, Ironman distantziako triatloian lehiatu ziren eta Andoni Parra aldiz, Sallent de Galledoko distantzia sprinteko Triatloian.


Frankfurt



Sallent de Gallego




Bestalde, joan den larunbatean hainbat taldekide izan ziren Legutioko distantzia olinpikoko triatloian.
Jose Antonio Circujano txapeldun izan zen beterano 2 mailan eta taldezka 8. izan ginen 19tik.

Sailkapenak

Leticia Fernandezen argazkiak:



Romanen argazkiak:


miércoles, 28 de junio de 2023

Donostiako Triatloia (Euskadiko eta Gipuzkoako Txapelketa - Olinpikoa)


Donostiako EmakumeenTriatloia 🏊‍♂️300m 🚴8km 🏃‍♀️ 2km

Desireé Odriozola eta Maider Oteiza, larunbateko emakumeen triatloian izan ziren parte hartzen.

Zorionak Desireé eta Maider! 🥳





Donostiako Triatloia 🏊‍♂️1,5 🚴40 🏃‍♀️ 10
Igande oso oparoa Azkoitri Triatloi Klubeko triatloilarientzat. Joan den igandean ospatu zen Donostiako triatloi olinpikoa. Distantzia olinpikoko Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketa izan zen eta gure taldeko hainbat kidek emaitza bikainak lortu zituzten.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA
Absolutoa:
🥈 M. Azpiazu
Kategoriak:
🥇 H. Iturzaeta JUNIOR
🥈 A. Sotil BET1
🥈 J.A. Circujano BET2
🥉 V. Cerrajero BET1
🥇Azkoitri T.K TALDEZKA (H. Iturzaeta, A. Sotil eta X. Albizu)

EUSKADIKO TXAPELKETA
Kategoriak:
🥇 H. Iturzaeta JUNIOR
🥈 A. Sotil BET1
🥈 J.A. Circujano BET2
🥉 Azkoitri T.K TALDEZKA (H. Iturzaeta, A. Sotil eta X. Albizu)

Zorionak guztioi!🥳

Sailkapena

Argazki gehiago hemen (Jose Antonio Carmona)

Taldeka

Haritz Iturzaeta

Aitor Sotil

Jose Antonio Circujano