lunes, 2 de febrero de 2015

2014. urteko Euskal Herriko Duatloi eta Triatloi sailkapenak

 
Joan den Igandean ospatu zen Irunen 2014. Euskal Herriko Duatloi eta Triatloi zirkuituetako sari banaketa. Azkoitri Triatloi Klubari dagokionez Asier Disdira triatloiko beterano 1 mailan bigarren sailkatua izan zen eta Azkoitri Triatloi Kluba taldekako duatloiko zirkuituan hirugarren Pio, Garate eta Bitturiren sailkapenei esker. Zorionak laukote!
 
 
Bestalde, beste talde batzuetan dauden azkoitiarrekin argazkia atera genuen. Iñaki Loinaz (Saltoki Trikideak) triatloiko 23 urtez azpiko mailan irabazle izendatu zuten. Juan Ignazio Alkorta (Zumaiako Triatloi Taldea) triatloiko beterako 2 mailan bigarren sailkatu zen. Azkenik Jorge Alkorta (Zumaiako Triatloi Taldea) triatloiko beterano 3 mailan lehenengo postuan sailkatu zen. Zorionak guztiei!

No hay comentarios:

Publicar un comentario