lunes, 23 de julio de 2012

I. Azkoiti - Azpeiti erronka




Azkoitiar lasterkariak eta txirrindulariek irabazi dute azpeitiar kirolarien kontrako erronka. Azkoitiarrrek 47:12 denboran egin zuten proba eta azpeitiarrek 47:47an. Joan den larunbatean jokatu zen kirol proba. 



Azkoitiarren aldetik korrika Jokin Sudupe Pio eta Imanol Larrañaga Bitturi eta bizikletan Mikel Garate eta Arkaitz Arakistain aritu ziren. Azpeitiarren aldetik, berriz, lasterka Xabat Manzisidor eta Garikoitz Uzkundun Aiztitxo eta bizikletan Xabier Lasa eta Garikoitz Garate Txala. Lau kilometrotako ibilbidea egin behar izan zuten, bizikletakoek bi aldiz eta lasterkariek behin. 



Era honetan, garai batean egiten zen proba berreskuratu nahi izan dute. Azkoitiko Plaza Berria jendez gainezka egon zen proba ari zen bitartean. Giro bikaina izan zen. Ea ba hurrengo urteetan froga berriz egiteko moduan den.




No hay comentarios:

Publicar un comentario