Joan den Larunbatean ospatu zen Arrigorriagan Euskadiko Distantzia Luzeko Euskadiko Txapelketa. Bertan Jokin Sudupe eta Iñaki Gonzalez izan genituen 12-75-12 kilometroko zirkuitu exigentea amaitzeko asmoz, eta bai amaitu ere.
Jokin Sudupek 16. postuan amaitu zuen 3h 53' 49''ko denbora eginez eta Iñaki Gonzalezek berriz 73. postua lortu zuen 4h 12' 57''ko denbora eginez.
Taldezka ezin izan genuen sailkatu bi taldekide joan bai ziren bakarrik lehiatzera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario